Albisteak Kontzertuak Diskografia Biografia Kontaktua

 

 

18/5/21 Azken kanta, "Betirarte"

Bostgarren eta azken kantua bere bideo eta guzti entzun eta ikusi dezakezue jadanik

18/5/14 Aste honetako bi kantak

Esanda bezala, beste bi kantu publikatu ditugu youtubeko kanalean. Gogoratu, datorren astean azken kantua igoko dugula gure ibilbide osoko irudiekin eginiko bideo batekin. Hurrengo asterarte!!

18/5/7 Bi kanta entzungai

Aupa!

“Betirarte EZINEAN” disko laburreko bi kanta entzungai dituzue jadanik youtubeko gure kanalean! Oraingoz “Bi esku” eta “Egurra hartu nahiz eman” kantak argitaratu ditugu. Datorren astean beste bi kanta aterako ditugu argitara; eta astebeteren buruan, azken kanta bere bideoarekin. Beraz, prestatu bi astez (gutxienez) EzineaN ibiltzeko!
Disko osoa argitaratzean, gure webgunean jarrriko ditugu abestiak (mp3 formatuan) nahi duenak deskarga ditzan.

Besterik gabe,
EzineaN

18/5/3 Betirarte Ezinean!

Aupa! aspaldiko partez!

Badira pare bat urte modu naturalean gure jardunari utzi geniola. Gure ibilbideari ordea, bukaera bat nolabait eman behar geniola sentitzen genuen. 
Horregatik “Betirarte EZINEAN” deituriko disko labur bat grabatu dugu gure zaleei, nahiz geure buruei, agur esateko. Disko labur honek 5 kantu eta gure ibilbide osoko irudiekin osatutako bideo bat izango ditu.
Diskoa datorren astean zehar publikatuko dugu plataforma desberdinen bidez. Beraz, adi egon!!

Besterik gabe,
EzineaN

 

15/3/10 Euskahaldunak!

Gutxi barru egingo den "Korrika 2015" ekitaldiari bultzadatxo bat eman asmoz bideotxo bat egin dugu, hontarako pasa den urtean kaleratu genuen "Berriz" diskako "Lehen hitza" kantuan oinarritu gara.

15/1/22 Larunbatean Zaldibarren!

Larunbat honetan Zaldibarren izango gara "Gurea da Garaipena" eguna ospatzeko. Iheskide eta Sermond´s taldeak ere izango dira bertan, anima zaitezte!

 

14/12/7 Gaur Durangoko Azokan!

Gaur abenduak 7, Durangon izango gara Elkar eko stand ean 17:00 tatik aurrera eta 19:40 tan Ahotsenean zuzenekoa eskeiniko dugu. Bertara gerturatu ezin duzuenok www.ahotsenea.net en gure kontzertuaz gozatzeko aukera ere izango duzue.

14/11/5 Larunbatean Zaragozan!

Larunbat honetan, azaroak 8, Zaragozako Arrebaton joko dugu 13krauss taldearekin batera. Sorpresatxo bat ere prestatuta dugu, zer ote da?

14/10/21 Ostiral honetan Bonberenean!

Ostiral honetan Urriak 24, Tolosako Bonberenean izango gara. Aurreko 2 diskekin ere bertan eskeini genituen zenbait kontzertu eta orain "Berriz" gure 3 garren diskarekin ere bertan izango gara gure lagun diren "KASIK" talde Azpeitiarrarekin batera.

14/9/25 Bideoklip berria!

"Berriz" Diskaren aurkezpen kontzertuetako zenbait irudirekin eginiko bideoklipa!

14/8/10 Astelehenean Azken portun!

Astelehen honetan, Abuztuak 11 Zarautzen eskeiniko dugu kontzertua, Azken Portun. Animatu! Giro ederra egongo da eta!

14/7/30 Larunbatean Azpeitian!

Larunbat honetan, Abuztuak 2, Azpeitiko Txoznetan eskeiniko dugu kontzertua, herrian bertan jo izan dugu bai, baina inoiz ez Txoznetan, gu gogotsu, eta zuek? Ondo pasa Saninaziyuek!

14/7/16 Asteburu honetan Akorda eta Orereta!

Ostiral honetan Uztailak 18 Akordan izango gara Bertan Bera-rekin batera eta Larunbatean berriz Oreretan.

14/7/9 Larunbatean Iruñan!

Larunbatean uztailak 12, Iruñan izango gara gaueko 23:30 etatik aurrera Sarkor taldearekin batera. Ondoren Laket izango da. Nafarroa Oinezeko Txokoan joko dugu, takoneran. Animatu eta ondo pasatu San Ferminak!

14/6/27 Igandean Eskoriatzan!

Ekainak 29 igandea, Eskoriatzako txoznetan eskeiniko dugu kontzertua gaueko 12 tatik aurrera, gure ondoren DROP! eta Sofocaos izango dira.

14/6/3 Patanafest en izango gara!

Larunbatean, ekainak 7, Patanafest en izango gara Zestoan, beste talde handi batzuekin batera. Informazio gehiago http://www.patanafest.com Animatu, giro paregabea egongo da eta!

14/5/22 Asteburuko kontzertuak

Bihar maiatzak 23 Getariko gaztetxean izango gara Enkorerekin batera. Larunbatean, berriz, Anoetan Gugaz taldearekin joko dugu.

14/5/8 Asteburuko kontzertuak!

Bihar maiatzak 9 Zumarraga-Urretxuko gaztetxean izango gara Kasik talde azpeitiarrarekin batera, eta etzi maiatzak 10 Olaztiko gaztetxean Xaikorekin

14/5/6 Elkar estudioetan zuzeneko grabaketa

Maiatzaren 13an elkar estudioetan zuzenekoa grabatuko dugu, irudiak Hamaika telebistak grabatu eta emitituko ditu. Kontzertu berezi honetan egon nahi baduzu http://elkarestudioasesioak.com en sartu eta eman izena azkar, edukiera mugatua da eta!

14/4/29 Ostiral honetan Bukowskin izango gara!

Ostiral honetan, maiatzak 2an Donostiako Le Bukowski musika klubean eskeiniko dugu kontzertua 21:00 tatik aurrera, han ikusiko gara!

14/4/29 Iba eta Oihanek Uztarrian eginiko elkarrizketa!

Apirilaren 28an Iba eta Oihanek Uztarrian egindako elkarrizketa duzue ikusgai ondorengo linkean http://uztarria.com/elkarrizketak_online/IbanAmenabaretaOihanAmezua

14/4/9 Kontzertua Arrasaten!!

Larunbat honetan Arrasateko gaztetxean izango gara Porco Bravo taldearekin batera. Animatu!! giro paregabea egondo da eta!!

14/4/9 Zumarragako kontzertua dataz aldatua!

Zumarragako gaztetxean jo behar dugun kontzertuko data aldatua izan da, maiatzaren 9an izango da azkenean.

14/3/26 Sanagustineko argazkiak!

Gure Flickr ean dituzue Martxoaren 22 an Azpeitiko Sanagustinen eman genuen kontzertuko argazkiak.

14/3/22 Ezinean Euskadi irratian!

Hemen duzue Ezineani egindako elkarrizketa Euskadi irratian

14/3/20 "Berriz" bira

"Berriz" biraren kontzertu zerrenda aurkeztu dugu, martxoaren 22an hasiko da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, eta maiatzaren 25ean Anoetako gaztetxean amaituko da, ziur zure herritik gertu izango garela, beraz animatu!

14/3/9 Martxoaren 20an Diska berria!!

2009an "Zuretzat" gure bigarren diskaren bira bukatu genuenetik denbora dexente pasatu den arren, martxoaren 20an kaleratuko dugu gure hirugarren diska "berriz" izenpean. Oihuka-Elkar diskoetxearekin argitaratuko dugu, eta aurkezpena Donostiko Elkar dendan izango da goizeko 10etan.

14/3/9 Bideoklip berria ikusgai!!

14/3/9 Kontzertuetako datak

Kontzertuak atalean dituzue "berriz" diskarekin, promozio moduan eskeiniko ditugun kontzertuen zerrenda, kontzertu gehiago lotzen goazen heinean bertan joango gara jartzen.

14/3/9 Webgunea berritu dugu!

Webgunea berritu dugu, bertan joango gara Ezinean-en albiste eta nobedadeak jartzen, ala ere, Twitter bidez ere @ezineantaldea jarrai gaitzakezu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ezinean 2014